Sarreraren atala : Hausnarketa lisergikoak
Sarreraren esteka : permalink
Iruzkinak : Iruzkin 1
Azken urteotan jabego intelektuala dela eta zenbait mugimendu eta kontra mugimendu ikusten hari gara. Alde batetik ezagutzaren jabegoaren aldekoak ditugu. Hauek ideien eta lan intelektualen jabegoa aldarrikatzen dute eta merkantzia baten modura prezio bat izan behar duela aldarrikatzen dute. Egileek eurek egindako lanengandik mozkinak ateratzeko eskubidea dute eta beraz euren lanen truk ordain bat merezi dute. Sortutako edozer prezioa du eta beraz hori erabiltzeagatik ordaindu behar da.
Horren arabera sortutako edozer prezio bat izan behar du? eta prezio hori nork ezartzen du? Oso kuriosoa da baina filosofia honen ondoren enpresak eta artistak daude, baina ez zientzialariak ez ikerlariak ez daude joera honekin ados. Zergatitik? zientzia eta aurrerapena posiblea izango litzateke ikerketak egiteko erabiltzen ditugun formula eta teknikak erabiltzeko patenteak ordaindu beharko bagenu? Imajina dezakegu fisika irakastea Isaac Newtonen ikerketen jabeari ordainduz, bereziki jabe hori Newtondarrekin zerikusirik ez duen enpresa bat bada. Pentsa ezina da, ezta?
Ba gauza bera musikarekin liburuekin eta filmekin gertatzen da. Gure musikariek, beno egia esateko zenbait musikari eta abeslari komertzialek, euren jabego intelektualaren alde borrokatzen dute. Pirata maltzurrek euren lana lapurtzen dutelako. Pirateria dela eta ez dute diskorik saltzen eta beraz miseria gorrian bizi dira. Beraz gizarte maltzur eta berekoi honek egindako iruzurra konpentsatu behar die. Horretarako gizarteak eguneroko lanetan erabiltzen dituen ezinbesteko euskarri unibertsaletan zerga bereziak ezarri behar ditu. Zerga hauetatik ateratako dirua erakunde privatu bati zuzenean eman behar zaio eta erakunde honek berak nahi duen modura kudeatuko du inolako azalpenik eman gabe. Ez da konponbide txarra…
Pirateria famatu hori internetenkin lotzen badugu eta DRMak eta kopiak ekiditeko sistema alde batera nahita ahazten badugu arazoaren unibertsalizazioa lortzen dugu. Bide batez, ahaztu egiten ditugu diskoetxeen kontratu zorrotzak eta diskoen salmentatik ateratzen diren mozkinen banaketak itzaletan mantentzen ditugu.
Dirudienez estatu santu honetan abeslariak kulturaren sortzaile eta bultzatzaile bakarrak dira eta kultura eta aizialdia gauza bera dira. Sortzaile bakarrak musikari komertzialak, argitaletxeak eta zine ekoizleak dira. Beste guztiek euren lan apartak musu truk erabiltzen ditugu eta ez dugu probetxuzko ezer sortzen beraz kultura erabiltzaile soilak gara. Gure lanek ez dute inolako baliorik, zaltzen ez dena ez du baliorik dirudienez…
Agian sistemari buelta eman beharko genioke eta guztiak sortzaile komertzial bilakatu, gure dokumentuei prezio zoroak jarri, sarea jarri, eta galdutako mozkinak estatuari eskatu. Hau da gure gestio erakundea sortu eta kanonaren zatia eskatu, hori bai, musika disko originalek eta dvd film originalek ere kanona ordain dezatela eta SGAErekin kanonaren banaketa antolatu, gero ateratako dirua gizarte lanetan erabiltzeko, dohainikako sare inalambriko libreak, kultura zentro autogestionatuak eta horrelako ekintzak burutzeko aitzakia erabili dezakegu. Edo zuzenean monopolio kultural berriei aurre egiteko eta euren argudioen fundamentu ezak argitara ateraz.
Zer egin dezakegu kanon/lapurketa/zerga iraultzaile horri aurre egiteko? Nola hautsi sistema mafioso hau? Nola desmuntatu dezakegu “kultura” industriaren lobbia?
Desobedientzia kanon gabeko diskoak, ekipo digitalak, ordenagailu osagaiak eta horrelakoak erosi, beharrezkoa bada kanpotik ekarri. SGAEko artistak boikoteatu, ez erosi euren diskoak, ez jaitsi euren musikarik, ez erabili euren musika ez jaietan ez lanetan, ez entzun irrati formularik (Zelanda Berrian musiketxeak irratiei kanon bat kobratzen saiatu zirenean euren musika jartzeari utzi zioten, enpresek hori ikusita kononaz ahaztu ziren…). Musika erabiliko badugu creative commons musika izan daitela musika joko badugu musika tradizionala edo jabegotik kanpokoa izan daitela. Bastertzen baditugu guk euren premiarik ez dugula kusiko dute, guk haiek barik bizi gaitezke baina haiek gu barik???
